Pasa den Aste Santuan Gros Xake Taldearen egoitzan Gipuzkoako Jubenil mailako Xake Txapelketa lehiatu zen. Irabazlea Alex Odriozola (Gros X Taldea) izan zen, aurtengo bigarren titulua lortuz, astebete lehenago Kadete mailako txapelduna izatea lortu baitzuen. Momentuz aukera dauka titulu hirukoitza lortzeko denboraldi berean. Horretarako Maila Goreneko Txapelketa irabazi beharko luke. Zaila da baina ezinezkoa ez. Ikusiko dugu.
Haizea Tornay (Marlaxka) izan zen lehengo neska sailkatua, Euskadiko Txapelketarako txartela lortuz.