Xakeko taulek hartu zuten 27ko arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan, Kbi xake klubak antolatutako Gabonetako txapelketan. Arratsaldeko lehen orduetan hasi ziren partidak, eta gauera arte jarraitu zuten.
Haurren mailako partidekin hasi zen txapelketa. 72 jokalari izan zituen haurren kategoriako txapelketak. Zumaiakoak asko, baina baita Bidasoa klubekoak, Azkoitikoak, Usurbilgoak edo Orioko jokalariak ere. Maila honetan onena Bidasoako Ibon Muñoz izan zen, Kbi klubeko Oier Sarasketa...